martes, 16 de junio de 2009

AFRICA.

Afrika hirugarren kontinenterik handiena da. 30.244.050 km2 dauzka eta Lurraren ehuneko 20.3an hedatzen da. 800 milioi biztanle dauzkalarik munduko biztanleriaren zazpirena du.

Sudan herrialderik handiena eta Seychelleak txikiena.

Mediterraneo Itsasoak iparraldean, Ozeano Atlantikoak mendebaldean eta Indiar Ozeanoak ekialdean inguratzen dute.

Antzinako erromatarrek Africa Terra "Afrikarren lurra" (Afer, Afri "Afrikar") - kontinenteko iparraldeko zatiari (gaur egunTunisia deitzen diogunari) deitzen zioten. Afer izenaren oinarria, dirudienez, arabieraren Aferrean datza, eta hautsa esan nahi du; Afridietarren tribukoak, iparraldeko Kartagoko aldean bizi ziren. Grekeraz aphrike hitzak "hotzik gabekoa" esan nahi du eta latinez "eguzkitsua".

No hay comentarios: